XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Alderdien aldizkariak eta euskara 1981ean.Batzuek españitar hoberenak izan nahi ukhan dugu; berzeek frantzitar hoberenak
(Jon Mirande)
Faltsua da penintsularren inbasioak guantxeei problemak sortu zizkienik.
Aitzitik, guantxeen problema oro ezabatu zituzten godoek, guantxeak hil eraziaz, alegia.
Euskararekiko apuntatzen diren soluzioen artean bi eratakoak ditugu: hiltzen utzi (zokokeriak ugalduz eta finantziatuz, lege aplikagaitzen bidez, ez-errealitate baten sinbolo bihurtuz...) edo eta, sosa, egitura politikoak eta herri borondatea dela bide, Euskal Herriko biztanle gehienen (edo gehienek ezagutzen duten) hizkuntza bilakatzea.
Alderdi edo eta elkarte politikoak ez dakigu zein soluziotara apuntatu diren edo zein armez apuntatzen dioten euskarari.
Eta euskararen erabilkerak inongo kriterio politikorik suposa baleza, begira (xehetasun nimiñoa izanik ere) iazko euskara portzentaia alderdien kazetetan.
Alderdien kazetakEuskal Herriko alderdi maioritarioetariko bik (UCD eta PSOE) ez dute zuzenki deus argitaratzen.
Beste kasu batzuetan, zail da jakiten aldizkatasuna edo Herri Batasunaren kasuan,
Garbi dagoke, halere, erantzunkizun gehiago dutela azken hautaldietan boturik gehien atera zutenek.
Goazen banan banan ikustera.
Euskaraz agertzen diren mirrinak, ortografia ez-batuan, gipuzkeraz eta euskara batuan nahasirik publikatu ohi dituzte.
Kultura eta historia gaiak erdaraz agertu ohi dira.
Herri Batasunari dagokionez, ez du aldizkari propiorik eta bere partaide diren alderdikoetara jo dugu:
Lehenean edozein gai agiri izan da euskaraz, bigarrenean, publikatu duten apurñoa, kantaren bat izan da.
Euzkadiko Ezkerraren
Eta Euskadiko Ezkerraz ari garelarik, hainbat sektoreri buruzko argitalpenak diogun.
Teoria mailako
PCE-EPKren
EMKren
Aintzin solas eta laburpenez kanpo, entrebistak eta edozein gaitako artikuluak agertu dira euskaraz.
%11 inguru ekarri ohi zuen euskaraz baina hamabostekari bihurtu zenetik, dexente jaso zuen euskara kopurua.
Azkenengo aleetan, %17 tik 20ra bitartean dakar denetan.
Aztertu ditugun aldizkari politikoetatik, euskarari tratamendurik txukunena ematen diona,
LKIren
LAIAren
Euskaraz, politika eta kultura gaiak dakartza.
Gogoan izan hurren doazen datuak ikusterakoan, hauteskunde portzentaiak, 1979ko jeneraletakoak direla eta Nafarroari dagokionean, PNV, EE eta PT,
Alde horretatik erru txikiren bat izan ahal da gure kalkuluetan.
Kazeten portzentaiak berriz, ahalik eta modu zehatzenean egiten ahalegindu gara eta 1981. urteari dagozkio.
Juan Martin ELEXPURU (EHE) eta Txema LARREA.